Donostia 1813 historia data batzuk

Donostiako historian eta 1813-8-31ko genozidioa, suntsiketa eta berreraikuntzarekin zerikusirik duten data eta ekintza batzuk, 100 urtetan:

1765: Euskalerriko adiskideen elkartea, Frantzisko Xabier  Munibe, Joakin Maria Egia eta Manuel Ignazio Altuna. Wolframa bakartu, biruelaren txertoa… mundu mailako aurkikuntzak egiten dituzte Bergaran. Gipuzko Caracas konpainia 30 urte Donostian Venezuelako komertzio monopolioarekin.
1722: Manuel Ignazio Altuna hil zen 40 urterekin, Azkoitiko alkate ohia, Rousseau-ren laguna, Rousseau etortzekoa zen Azkoitira (Azkoitia, 17221762).
1778: Jean-Jacques Rousseau hil zen, Du contrat social (1762), idazlea eta Altunaren laguna.
1778: Ameriketako komertzioa liberatzen dute, Caracas konpainiaren monopolioaren aurka.
1783:  Wolframa bakartzea lehenengoz lortu zuten, Jose eta Fausto Elhuyar anaiek Bergarako orduko Euskalerriaren Adiskideen Elkartearen baitan.
1785: Gipuzko Caracas konpainia desegiten da, 50 urte komertziatzen Venezuelarekin, Filipinak konpainia izendatzen dute.
1788-12-14: Carlos IV. Espainiako errege.
1789: Iraultza frantsesa.
1789-8-26: gizonaren eskubideen adierazpena. Iparraldeko ordezkariak diren Garate anaiak.
1793-1-21: Luis XVI. Frantziako erregeari lepoa mozten diote.
1794: Konbentzio guda Iparraldean 3 mila euskaldun Landetara deserriratzen dituzte, ez dutelako borrokatu nahi, Foruak kendu dituzte, asko gosez eta gaixotasunez hilko dira eta ez dira itzuliko.
1794-1795: Konbentzio guda, Donostia, Figeres, Roses… frantsesek konkistatzen dute tirorik bota gabe da.
1794-8-15: Getarian Gipuzkoako Batzar Nagusiak 1200 urte aurreko Independentzia aldarrikatzen dute eta Frantziako Errepublikari atxikitzen dira, 41 biltzarkidek sinatzen dute gero gehienak atxilotuak eta espetxeratuak Baionan.
1795-5-10: Donostiako Udalak Independentzia aldarrikatzen du (Mitxelena).
1795: Espainako gobernuko  Godoy-k dekretatzen du, eraistea Donostia, Figeres eta Roses, traidoreak izateagatik.
1795-7-22: Basileako bakea, Frantziak hego Euskal Herria (konkistatu berria) trukatzen du, Espainiak berriz S. Domingo uhartea eman behar dio. Euskal Herria traidorea espainiarrentzat (Godoy).
1795-8: Donostia (eta hego Euskal Herria) Espaina da berriro, errepresioa “afrantsesatuen” aurka. Mitxelena Donostiako alkatea epaitua eta zigortua, Gipuzkoako biltzarkideekin batera.
1805: Donostiari kentzen diote Pasaia eta portua.
1807: estatu kolpea Carlos IV. erregearen aurka, bere semeak Fernando VII.ak.
1808: Garate anaien proiektua Napoleoni Euskal Herria independientea, alegia, Fenizia Berria izenarekin.
1808: Napoleonen proiektua Euskal Herria, Aragoi eta Kataluina atxikitzeko Frantziari, trukean Portugal banatzen du Espainiarekin.

1808: Fernando VII.a Espainako errege absolutista Gipuzkoatik pasatzen
da Baionara joateko abdikatzeko Napoleonen izenean, Carlos IV.ak bere aitak ere.  Napoleon Bonaparte bihurtzen da Espainiako errege eta izendatzen du bere anaia Jose Bonaparte. Baionako abdikazioak.
1808-5-2: espainiarren altxamendua Madrilen.
1808-7-8: Baionako Konstituzioa Jose Bonaparte Espainako errege. Foruak desagertzen dira, Iparraldean bezala, Baiona eta Ebroko mugak desagertu.
1808-7-8: Jose Bonaparte Donostian “guc ez degu nai au; bost eta bi beardeguque“.
1808: Napoleon Gipuzkoan.
1808-7-19: Bailengo bataila, Castaños jeneral espainiarrak irabazten dio lehenik Napoleonen armadari.
1808-1813: Jose Bonaparte Espainako errege, Baionako konstituzioarekin.
1812-3-19: La Pepa, Cadiz-ko konstituzioa 1812, Napoleonen aurka. Nafarroa eta Euskal Foruak desagertzen dira, Baiona eta Ebroko mugak ere.
1813-6-21: Gasteizko bataila aliatuak ehun mila (espainolak, ingelesak eta portugesak) “por la independencia de España”. Ehun mila soldadu.
1813-7-25: Donostia konkistatzeko aliatuen 1. asaltoa, ez zuten lortu, Rey jeneral frantsesak 300 preso harrapatu zituen eta salatu zuten ” Castaños jeneral españolaren agindua zutela burniz pasatzeko donostiar guztiar eta Donostia erretzeko”.

1813-7-25: Pirinioetako guda ia 20.000 baja (12 mila frantsesak, 7 mila aliatu).

1813-7-27: Rey jeneral frantsesaren kontraerasoa 1200 baja aliatu.
1813-7-31: Gipuzkoako Batzar Nagusiak Deban,     Castaños jeneral espainiarrak mehatxatzen ditu (ezpata eta guzti) Cadiz-ko 1812ko konstituzioa zinarazteko.
1813-8-4: Donostiako udala Wellingtoni Pasaian, salatzen dio Castaños jeneral espainiarraren agindua.
1813-8-4: Tolosan Castaños jeneral espainiarrak izendatzen du epaile nagusi Pablo Antonio Arizpe; gero donostiarren 79 testigantzak jasoko ditu azaroan aliatuen genozidioa salatzen.
1813-8-9: espainiarrek Freire jenerala jartzen dute Castaños jeneralaren ordez.
1813-8-31: S. Martzial bataila, ehun mila aliatu, frantsesen aurka.
1813-8-31: Espainiako ehun mila aliatuek Donostia suntsitzen dute, lapurtu, bortxatu, erail, 600 etxe propio erre, 1200 donostiar erailak, 1500 familia donostiar lur jota. Genozidio ikaragarria, Akilesen Troia, Jerusalen, Numancia, Sagunto, Mosku…bezala.
1813-8-31: genozidioa pairatu zuten donostiarren izenak (ehundaka)
Donostia 1813 neskak erretzen
1813-8-31: genozidioa pairatu zuten neska eta emakume donostiarren izenak.
1813-9-3: Lord Wellington-ek idazten dio Castaños jeneral españolari (Gomez Artetxe): «Vous aurez appris avec plaisir la conduite et les succés de votre ancienne armée de la Gallee. Je lui ai fait battre Soult foute setile. Les Anglais n’ont pas tiré un seul coup de ce cóté la. La prise de San Sebastián est une bonne affaire.»

1813-9-3: Donostiako udaletxe eta artxibo zaharrak nahita erretzen dituzte.
1813-9-8/9: Zubietako aktak

1813-9-8: organo zaharra lapurtzen dute Koruro Andre Maria elizatik.
1813-9-19:  Donostian lege españolaren zina: Cadiz-ko 1812ko konstituzioa “La Pepa”. Juan Jose Vicente Mitxelena Donostiako 1. alkatea berriro (Independentzia aldarrikatu zuen Donostian 1795-5-10) eta 2.a Iturbe.
1813-9-21: Gipuzko arduradun politiko espainiarrak Manuel Jose Zabala Villafuerte kondeak, donostiarrei ukatzen die laguntza eta salatzen du “frantsesek erre dutela Donostia”, lekuko guztien aitortzen aurka. Donostian inposatzen du Cadiz-ko konstituzio espainiarra. Foruak eta mugak erauzi.

1813-10-7: Bidasoa ibaiko bataila (90 mila aliatu, 25 mila espainiarrak)
1813-10-11: Donostian 300 biztanle gelditzen dira.

1813-10-30: aliatuak bi hilabete lapurtzen Donostian Racer itsasontzia.
1813-11: 79 donostiarren salaketak, lekukoak izan dira, aliatuak salatzen dituzte (espainolak, ingelesak eta portugesak).
1813-11-2: Wellingtonek ez du ezer ere jakin nahi Donostiarekin, frantsesak salatzen ditu, indemnizaziorik ez.
1813-12-5: Donostiako obren biltzarra 2. alkatearekin Pedro Gregorio Iturbe, Ugartemendia militar española arkitektoa eta gero Alejo Miranda arkitektoa ere.
1813-12: Mitxelena 1. alkateak debekatzen du Donostiako obren batzarra, udalaren zergak eskuratu eta aurka zegoelako.
1814-1-7: Donostiako udalaren 1. Manifestua, aliatuen suntsiketa salatzen, “bortitzegia” Miguel Artola katedratikoaren iritziz.
1814-1-15: Gipuzko 1. arduradun politiko espainiarrak Manuel Jose Zabala, Villafuerte kondeak ebazten du Mitxelena 1. alkatearen aurka eta obren batzarraren alde.
1814-1-16: Donostiako udalaren 2. manifestua, aliatuen suntsiketa salatzen.
1814: Ugartemendia eta Miranda arkitektoek Donostiako planoak marrazten dituzte Aieteko Munto baserrian, 200 urtetara eraisten dute 2013-2-12an.
1814-2-5: Donostiako udalak aitortzen du 1200 donostiar hilik.

1814-4-11: Napoleonek abdikatzen du, gerra galdutzat ematen du.

1814-4-14: Baionako setioan frantsesen irteera odoltsua.
1814-5-4: Fernando VII errege absolutistaren estatu kolpea, Cadiz-ko konstituzioa derogatzen du. Donostia “absolutista”. Inkisizioa berriro eta prentsa desagertzen da. Zentralizazio handia konpetentziak dituzte “Consejo de Castilla”, korrejidoreak eta Madrilgo S. Fernando arkitektura akademiak. Aurretik Donostiak bere “ordenantzak” zituen,  eraikuntzak ordenatzeko eta konpetentziak baimentzeko. Foruak eta mugak Ebrora berriro.
1814-5: Donostiako udala aldatzen da berriro, Mitxelena kendu (Independentzia aldarrikatu zuen 1795ean) eta alkate berria Manuel Gogorza izendatzen dute.
1814-10-26: Gogorza alkateak bere plana aurkezten du Donostia berreraikitzeko erre aurretik bezala, hobekuntza gutxi batzuekin.
1814-9-12: Real orden Donostiako planoak egiteko erre aurretik eta berreraikitzeko zegoen bezala, Gogorza alkatearen planaren arabera.
1814-10-29: Donostiako udala aiortzen du ia 2 mila donostiar hilik gosez eta gaixotasunez.
1815-4-15: udalak etxebizitzen eta txabolen errentak mugatzen ditu, garestiegiak zirelako.
1815-1-15: Ugartemendia Gogorza planaren planoa 1 Donostia berreraikitzeko.
1815-1-20: Ugartemendia eta Miranda 5 plano aurkezten dituzte Donostia berreraikitzeko.
1815-2-9: Ugartemendia eta Mirandaren deskripzioa Donostia 1813 erre aurretik.
1815-2-18: Ugartemendia eta Mirandak 15 plano aurkeztu Donostia berreraikitzeko.
1815-6-15: Waterloo bataila, Wellingtonek Napoleon menperatzen du, Frantzia absolutista bihurtzen da (Borboien errestaurazioa), Espainia bezala.
1816-1-4: Udalak Gogorza plana onartzen du Donostia berreraikitzeko (3. planoa), Madrilen onartu behar dute oraindik. Ugartemendia obren zuzendaria.
1816-1: Alejo Miranda arkitektoa gaixotzen da, ez da itzuliko.
1816-3-16: Donostia berreraikitzeko legea onartzen dute (eraikitzea debekatuta zegoen), militarrek onartu behar dute oraindik.
1816-4-11: Udalak eskatzen dio erregeari harresiak eraistea, militar plaza ez izatea. 50 urtera lortu zuen 1868an.
1816-7-5: Donostiako obren batzarrak eskatzen du Fernando VII.a errege absolutistaren babesa harresiak ez botatzeko.
1816-7-12: baimena etxeak berreraikitzeko baldintza oso gogorrekin (behin behineko materialak, bonben aurkako sotoak eta ur depositoak) ia 3 urte beranduago. Berreraikuntza gelditzen da garestitzen dutelako.
1816-7-26: erregeak babesa ematen dio berreraikuntzari eta plaza militarra mantentzen du.
1816-10-1: baimena etxeak eraikitzeko (3 urte beranduago, orain arte berreraikuntza debekatuta zegoen). S. Telmo konbentua militar espainolentzat.
1816-10-28: udalak etxebizitzen errentak liberatzea eskatzen du, mugatu zituen 1815-4-15, baina ez da onartzen etxe gutxi berreraiki zirelako, bakarrik 25 hiru urtetan.
1816-11-22: Donostian 25 etxe berreraikiak (35 erre gabe), 3 mila donostiar hirian, 200 familia 155 txaboletan bizitzen.
1817-9-16: Donostia plaza Berria metarriak.
1817-12-18: Ugartemendia, Donostia 35 etxe erre gabe, 25 etxe berriak bukatuak bakarrik, 67 hasita berreraikuntza 4 urtetan, donostiarrak txaboletan bizitzen. Berreraikuntza desastrea, 4 urtetan 25 etxe berri bakarrik bukatu dira (beste 67 berreraikitzen hasi).
1818-8: Silvestre Perez arkitektoa ekartzen dute Donostiara, Miranda ordezkatzeko 2 urte gaixo.
1820-23: Hirurte liberala. Rafael Riego jeneralaren altxamendua Cadiz-ko konstituziaoren alde. Fernando VII.ak Cadiz-ko 1812ko konstituzioa zin egiten du. Donostia Riego jeneralaren alde. Udal berria. Foruak kentzen dituzte, mugak ere Ebrotik eta Baionatik kendu, itsas ertzean jartzeko Donostian alegia.
1821-10-17: Donostia Gipuzko hiriburu Tolosaren kalterako.
1823-4-3: Frantses absolutistak S. Luisen 100 mila semeak Donostia setiatzen dute, bakarrik 200 donostiar gelditzen dira hirian, Donostia hartzen dute.
1823-9-27: Donostiak kapitulatzen du.
1823-11-7: Riego hiltzen dute. Fernando VII errege absolutista berriro. Foruak itzuli eta mugak Ebrora.
1823: Tolosa Gipuzko hiriburua.
1823-1828: Donostia frantses absolutista armada pean.
1824: Indemnizazioak berplanteatzen dira lortu gabe.
1825: Silvestre Perez arkitektoa hiltzen da (udaletxea).
1828-6-4: Fernando VII.a Donostian. Udaletxearen 1. harria.
1828-1833: Donostia Fernando VII.a absolutistarekin. Foruak eta mugak Ebron.
1832: Donostia 400 etxe berreraikiak (200 etxe egin gabe heren bat Luzuriaga).
1832: Eskola publikoa eta biltegia (alhondiga) inaguratzen dute, Ugartemendia proiektua.
1832: Donostiako udaletxea inaguratzen dute Silvestre Perez arkitektoarena.
1833-9-29: Fernando VII.a hiltzen da. 1. karlista guda hasten da Carlos ala Isabel (3 urte ditu). Donostiako jauntxoek negoziatzen dute Espartero jeneralarekin:
1.- Donostia izatea Gipuzko hiriburua.
2.- Errepide berria egin eta Donostiatik igarotzea Irun-Donibane-Pasaia-Donostia-Baskardo-Andoain.
3.- Foruak eta mugak Ebro ibaian.
1833-10-2: Donostia da Isabel erregina (3 urte ditu) errekonozitzen duen lehen hiria. Gipuzkoa berriz, Foruak eta Carlosen alde eta Donostiaren interesen aurka dago.
1833-11-30: Donostia Gipuzko hiriburua (karlista ez izateko).

1834: karlistek Donostia inguratzen dute, bakarrik komunikatzen da itsasotik.
1835-12-6: Karlistek Donostia setiatzen dute baina ez dute hartzen.
1837-3-16: Donostiako isabeldarren erasoa Oriamendiko bataila baina ez dute hartzen, armada ingelesak zuzenean parte hartzen duelako, baina itzuli behar du Donostiara. Ingelesen hilerria.

1837: Espainiako konstituzio berria Cadiz 1812koaren ordez “liberala” omen.
1839-8-31: Bergarako besarkada 1. guda karlista amaitzen da Isabel
erregina. Donostia absolutista izaten jarraitzen du (orain “liberala” konstituzioa dutelakoan). “Bakea eta Foruak”.
1839: Ugartemendia arkitektoaren ordez Joakin Ramon Etxebeste jartzen dute.
1840: Donostia Nafarroan sartzen da.
1840-6-22: Hospital zibila eta Misekordia inaguratzen dute Donostian. Etxebeste.

1841: O’Donnell altxamendu moderatua Madrilen, Gipuzkoan, Bizkaian eta Araban. Esparterok erasotzen du eta mendekuz Foruak kentzen ditu.

1841-8-16: Nafarroako “Ley paccionada” Espainiako probintzia bihurtzen da, erresuma zen orain arte.

1841-10-29: Esparterok euskal Foruak desegiten ditu. Mugak itsas ertzean.
1843-1-13: Antzoki zaharraren hasiera.
1843-11-19: Antzoki zaharraren inagurazioa.
1843: Arraindegia eta harategia. Joakin Ramon Etxebeste arkitektoa.
1843-6-6: errepide berriaren 1. harria.
1844: Tolosa Gipuzko hiriburu.

1845: beste konstituzio berri bat Espainian “liberala” omen.

1845-8-23: Isabel II.a Espainiako erregina Donostian.
1847: errepide berria Donostiatik zabaltzen da, Irun-Donibane-Pasaia- Donostia-Andoain.
1848: Donostian Lasala plaza inaguratzen da.
1849-4-3: Tolosan, Italiako erregea Alberto Saboyak abdikatzen du bere semearengan Victor Manuel.
1851: Donostiako zezen plazaren inagurazioa, Etxebeste arkitektoa.
1852: trenbidea erabakitzen da Donostiatik, Gipuzko Batzar nagusia.
1852-11-5: Kutxa (Donostiako Aurrezki Kutxa 320 mila RV) hasiera.
1853: Justizia jauregia inaguratzen da Tolosan (Gipuzko hiriburua da)
1854-8-23: Isabel erreginak eta Espartero jeneralak hartzen dute boterea Madrilen eta sinatzen dute Donostia izatea Gipuzko hiriburua (Tolosaren kalterako), 1. karlista gudan negoziatu bezala, gaur arte.
Donostiak lortzen ditu bere eskaera estrategikoak, errepidea, Gipuzko hiriburu izatea, Foruak eta mugak? Donostia honengatik izan da absolutista (Fernando VII, Isabel II), orain “liberala” konstituzio espaniarra delakoan, askotan Gipuzkoako lurraldearen eta Tolosaren aurka.
1853-4-1: Fermin Lasala hiltzen da.
1855: kolera izurrite beltza, 302 hildako Donostian.
1858 apirila: trenbidearen 1. harria Irun-Donostia-Tolosa.
1863: Donostiako harresiak eraisten dituzte. Kortazarren zabalgunea. Donostiako populazioa 9 mila lagun.
1872-1876: 2. karlista guda, Foruak kentzen dituzte. Karlistek setiatzen dute Donostia harresiak eraitsi berriak.
1876-1-20: Sebastian eguna, karlistek Arratzain menditik Donostia bonbardatu eta Bilintx bertsolaria zauritzen dute Antzoki zaharrean. Liberala zen Bilintx, eta Donostiako liberalen laugarren batailoian gudukatu zen Hirugarren Gerra Karlistan, karlistek hiria inguratuta zutelarik. 1876ko San Sebastian egunean, karlistek Arrazain menditik botatako granada bat sartu zitzaion leihotik etxera, Antzoki Zaharrean bizi zelarik, bertako zaindari izan baitzen urtetan. Granada lehertu eta zangoak moztu omen zizkion.
1876-7-21: Foruak eta Ebroko mugak kentzen dituzte. Bilintx hiltzen da, sei hilabete luzetan oinaze izugarriak jasanda hil zen, uztailaren 21ean, euskal foruak deuseztatu zituzten egun berean.

Liburutegia

Post hau 1794, 1813 atalean eta , , , , , , , , , , laburpen hitzekin publikatua izan da. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.

3 erantzun Donostia 1813 historia data batzuk -ri

  1. Nere postekin loturak: Donostia 1813 berreraikuntza genozidioa estaltzeko mitoa | Donostia sutan 1813 kultura 2013

  2. Nere postekin loturak: Umea eta antzarra Donostia zaharrean | Donostia su 1813 kultura 2013

  3. Nere postekin loturak: Donostia 1813 berreiraikuntza genozidioa ezkutatzeko mitoa | Donostia ke ta su 1813 kultura 2013

Utzi iruzkina