Donostia 1813 berreraikuntza genozidioa estaltzeko mitoa

Donostia 1813 berreraikuntza, genozidioa ezkutatzeko mitoa besterik ez da.

1813an aliatuek (ingeles, espainiar, portugesak ehun mila soldadu)  Donostia propio erre aurretik 600 etxe zeuden, sei mila pertsona bizi ziren harresi barrenean, erre ostean 1813-8-31n, 35 etxe besterik ez ziren gelditu. Aliatuen erasoaren ondorioz bi mila donostiar hil ziren 1813-1814an garaiko udalaren arabera.
Donostia 1813 berreraikuntza

Donostia 1813 historia laburpena: 1813an aliatuek Donostia propio erre aurretik 600 etxe zeuden, sei mila pertsona bizi ziren harresi barrenean, erre ostean 1813-8-31n, 35 etxe besterik ez ziren gelditu, 300 biztanle bakarrik gelditu ziren garaiko udalaren arabera.

“Baina, berreraikuntzaren inguruan bada aipatzen ez den datu garrantzitsu bat: Espainiako gobernuak ez zuen baimenik eman berreraikitzeko aurreneko hiru urtetan. Donostia plaza militarra zen 1863a arte eta militarrek agintzen zuten. Hortaz, suntsiketaren ondorengo lau urte igaro ondoren, bakarrik 67 etxe berreraiki ziren, guztira hirian 100 etxe (35 erre gabeak, Ugartemendia 1817), gehienak militar espainolek okupatuak;

famili donostiar gehienak (200, bi mila lagun), 155 txaboletan bizi behar izan zuten urte luzetan. 1823an armada frantsesak, S. Luisen ehun mila semeak Donostia setiatu zuen berriro eta desalojatua izan zen, 200 donostiar bakarrik gelditu zirelarik hirian, Donostia frantsesa izan zen berriro bost urtez 1823-1828.

1832an, 20 urte beranduago oraindik hiri herena, 200 bat etxe berreraiki gabe zeuden (Luzuriaga), alegia, 20 urtetan 400 bat etxe berreraiki ziren, urtero 20 etxe bakarrik.

Hurrengo urtean 1833an Fernando VII.a hil eta 1. karlista guda hasi zen, Donostia setiatua izan zen berriro, 1839an bukatu Bergarako besarkadarekin, urtetako lanen atzerapena.
Laburtzeko esan daiteke Donostiako 1813ko berreraikuntzak suposatu zuela donostiar belaunaldi oso batek (25 urte baino gehiago 1813-1839) bizi behar izan zuela txaboletan, eta hiria berreraikitzea bi belaunaldi kosta zela, 50 urte, harresiak eraitsi arte 1868an.

Aurreneko hiru urtetan (1813, 1814, 1815 eta 1816) bakarrik 25 etxe eraiki zituzten (11 ilegalak Gogorza plana kontuan hartu gabe, espainiarrek hiru urtetan debekatzen dute berreraikitzea), ehun bat gela eta 250 pertsonentzat. Donostiarrak 155 txaboletan bizi behar izan zuten 200 bat familia, guztira Donostia barrenean hiru mila pertsona, garaiko udalaren arabera.

Lau urtetan (1813, 1815, 1816 eta 1817) guztira 26 etxe bukatu zituzten bakarrik, 101 gela, 250 bat pertsona, (Ugartemendia 1817-12-18);

67 etxe bakarrik obretan baina bukatu gabe, desastre hutsa, dozenaka donostiarren bizia kostako zen. Donostiarrak 155 txaboletan bizi izan ziren 200 bat familia, bost negu gogorretan.

Donostian 1813ko españolen aliatuen erasoaren aurretik, 600 etxe zeuden, lau urte beranduago 1817ko abenduan, 102 etxe besterik ez:

– 35 etxe 1813an erre ez zirenak (militar espainiarrek okupatu zituzten gehienak).
– 26 etxe “ilegalki” eraikita Ugartemendia militar espainiarrak gidatzen zuen planik gabe.
– 41 etxe berreraiki zirenak Ugartemendiak zuzentzen zuen plana kontuan hartuta, hauetatik bukatuak 26 besterik ez. Donostia berreraiki zen 1813 aurretik zegoen bezala.
– eraikuntza publikorik ez zen eraiki, kaleetako desnibelak zuzendu eta kale batzuk zerbait zabaldu besterik gabe. Hiru urtetan espainiarrek debekatu zuten Donostia berreraikitzea, hiru urte beranduago, 1816-7-12an baimena eman zuten arte baldintza gogorrekin.

Guztira (1817ko abenduan) Donostian 102 etxe besterik ez; gainontzeko donostiarrak 155 txaboletan bizi izan ziren 200 bat familia, guztira Donostia barrenean ¿hiru mila? pertsona, bost negu gogor igaro behar izan zituzten (1813, 1814, 1815, 1816, 1817…) txaboletan bizitzen eta errenta oso garestiak ordaintzen.

Lau urtetan 1813, 1814, 1815, 1816 eta 1817an Donostian bakarrik 67 etxe berreraiki ziren, desastre hutsa, donostiarren bizi asko kosta zena; 1.600 donostiarren genozidioa (populazioaren %18a) estaltzeko mitoa besterik ez da “Donostia 1813 berreraikuntza”.

1817ko abenduan etxe berreraikiak eta bukatuak 26 besterik ez, 101 gela, 250 bat pertsonentzat (Ugartemendia 1817-12-18).

1823an Donostia desalojatu zuten berriro, bakarrik 200 bat donostiar gelditu omen ziren hiri barrenean, 10 urte lehenago gertatu zen genozidioaren beldurrez jakina, Napoleonek guda galdu eta absolutista frantsesen San Luisen ehun mila semeak okupatu zuten hiria eta bertan gelditu ziren 1828ra arte. Donostia militar frantsesek okupatuta zegoen berriro, lehen (1808-1813) Napoleonen aldekoek bezala, orain 1823-1828 monarkiko absolutistek, baina frantsesek.

Eraikuntza publikoak udaletxea, alhondiga (biltegia) eta eskola 1832, urtean bukatu zituzten (ia 20 urte beranduago) eta oraindik Donostia hiriaren herena (200 bat etxe) berreraiki gabe zegoen Luzuriagaren arabera 1832an:

” A la vista de todos está la baja progresiva de los alquileres, el ocio de los almacenes, la sobra de habitaciones aunque falta un tercio de los edificios antiguos.” San Sebastian 1832 Claudio Antón Luzuriaga, pág 120.

1833an lehen guda karlista hasi zen eta berreraikitze lanak amaitu ziren urte batzuetarako, alegia, 20 urtetan Donostiako bi heren besterik ez zen berreraiki. Laurehun bat etxe 20 urtetan, 20 bat etxe urtero.

Milaka donostiar txaboletan bizi behar izan zuen urte askotan. Berreraikuntza mitoa besterik ez da. Bi belaunaldi, 50 bat urte, kosta zen Donostia berreraikitzea.

Post hau 1813 atalean eta , , , , , , laburpen hitzekin publikatua izan da. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.