Sarrera

Donostia 1813-2013, azken 200 urtetan bi genozidio jasan duen hiria. 1813-8-31n genozidioa:
Donostia 1813-8-31

Lehena 1.813ko abuztuaren 31n eta osteko egunetan, aliatuek (espainolek, ingelesek eta portugesek) “burniz” (“a cuchillo) pasa zituzten donostiar gehienak, etxe guztiak (600 bat) lapurtu zituzten, neska eta emakume guztiak bortxatu egunetan eta 500 bat etxe nahita eta banaka erre zituzten, 1.200 bat donostiar hilik (Donostiako Udala 1814 akta) eta 1600 Donostiako familia lurjota kalegorrian, hurrengo urtean beste mila bat hilik sortu ziren gaitzengatik… 1813ko abuztuan Donostiak 7 edo 8 mila biztanle zituen eta irailan 300 (hirurehun bai) biztanle.

 1º Manifiesto del Ayuntamiento Constitucional de Donostia 7 enero 1814 (sinadurak moztuak)

Ingeles Portugesak
arturik erriya
biyak egin digute
zenbait pikardiya.
Biolatu eta ill,
sakiatu guztiya,
eta gero ondoren
erre Donostiya.

Bigarrena: 1936ko Donostiako genozidioa gogoratua. 1936. urtean Donostiak 80.000 bat biztanle zituen, faxistak sartu zirenean 34.000 gelditu ziren, gainontzekoek ihes egin zuten. Francok 386 donostiar afusilatu zituen, 17 emakume. Itsasotik egindako bonbardaketetan 17 pertsona hil zituzten. Errepublika defendatuz 5.855 donostiar mobilizatu ziren antifaxista milizietan eta Euskal armadan. Gudako borroketan 418 donostiar hil zituzten. 776 ume donostiarrak ebakuatuak izan ziren Frantziara, Ingalaterrara eta Errusiara eta asko ez ziren inoiz itzuli. 21 donostiar hil zituzten exterminio eremuetan Mathausen eta Dachaunen adibidez. 561 donostiarrek espetxean egon ziren urte luzeetan, 20 bat urterarte. Gizartearen aurkako krimenak eta inor ez da epaitua izan.

Bi genozidio beldurgarriak eragin dituen arduradun nagusia, alegia, armada española berdin jarraitzen du eta konkistak jarraitzen du.

Gaur egungo (2010) egoera tamalgarria ulertzeko hizkuntzan, kulturan, genozidioa, errepresioa, ilegalizazioak, erbesteratuak, presoak, tortura… baliagarria izango delakoan.

Kultura erakutsi nahi duen hiri batek ea arazoak konpontzen saiatzen den.

Sarrera -ri erantzun bat

  1. Nere postekin loturak: Donostia kiskalita 1813-8-31 | Donostia sutan 1813 kultura 2013

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s