Euskara Donostia 1813: “Ezpata, bala eta garraz bizia galdu zuten seme maiteai, beren ama Donostiac, ezker on ta amoriozco oroipena”

Jose Bizente EtxegaraiDuela 200 urte Donostia hiri euskalduna zen, erabat euskalduna alegia, kaleak, donostiarrak, jendea…

hori bai, milaka (2000-500 artean) militar atzerritarrez okupatua gaur egun bezala, 1719 frantsesek okupatu zuten, 1720an españolak,  1794an frantsesak berriro, 1795ean españolak erosi Santo Domingo uhartea trukean, 1808an berriro frantsesak, 1813an berriro españolak eta ingelesak, 1823an berriro frantsesak, 1828an berriro españolak, 1833an berriro españolak, ingelesen laguntzarekin…

Donostia 1813 euskara hizkuntzaren adibide batzuk:

1.- Donostia 1813 etxe jabeen izen euskaldunak.

2.- Bertsoak Jose Bizente Etxegarai.

3.- Donostia 1813 kale euskaldunak.

4.- Donostia 1814-1-7, 1. Manifestua: ““guc ez degu nai au; bost eta bi beardeguque”.

5.- Donostia 1814 inskripzioa Andra Maria basilikaren katafalkoan.

6.- Donostia 1817-8-26 plaza Berria lau metarrietan.

7.- Donostia 1828 udaletxeko metarriak euskaraz, latinez eta gazteleraz.

Donostia 1814an Andra Maria basilikaren katafalkoan idatzi zutena:  “Ezpata, bala eta garraz bizia galdu zuten seme maiteai, beren ama Donostiac, ezker on ta amoriozco oroipena. ¡Gau triste artaco desoreac ta surgaitzac norc ezan alitzakean! Alde guzitara negar errukigarria beldurra ta izua, ta eriotza gogorra. Chit anziñatic asco zetzakean uriac, lurra jodù. Onen ateac porracatuac, sazerdoteac negarrez, birjiñac itzuskituac, eta bera beteric samintasunez. Fernando erregeari, beti leyal izandudan Donostia, ondatu dute. Feniz ederraren antzera berriró dator pistutzerá. Ona nola gaitz gabeac ill diran. Ill diran nere erritar maiteac gatic negar egitez ez naiz aspertuco.”

Post hau 1813 atalean eta , , laburpen hitzekin publikatua izan da. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.

Utzi iruzkina