La Pepa 1812 Cadiz-ko konstituzio española inposatu zuten duela 200 urte Donostian irailak 19 S. Bizenten

Donostia 1813an “aliatuak” (españolak, ingelesak eta portugesak) sartu eta sarraskia egin aurretik, bost urtetan legea izan zen Baiona 1808ko konstituzioa, Jose Bonaparte errege eta Alava jeneralak zin egin zuena gero damutuarren.

1813-9-19an duela 200 urte S. Bizente elizan, hiria kistalita eta ketan zegoela, lapurketak San Bizentejarraitzen zutelarik Racer itsasontziarekin, bakarrik 300 biztanle zeudelarik, inposatu zuten konstituzio berria, alegia, La Pepa 1812ko Cadiz-ko konstituzio española, udal berria aukeratu eta behartu zituzten zin egitea. Bakarrik kosta zen ia bi mila donostiarren bizia, zaurituak, hiri osoa lapurtzea, bortxaketak eta 600 etxe kiskaltzea… genozidio ikaragarria.

Badirudi Donostiako udalak ia bi mila donostiarren bizia kosta zen konstituzio inposaketa hau ere gogoratu nahi duela 2013-9-19an S. Bizente elizan.

Españolek gaur egun inposatzen diguten 1978ko konstituzio espainiarra ere gogoratuko dute abenduaren 6an?

La Pepa 1812ko Cadiz-ko konstituzio españolan, esklabutza legala zen, emakumeak eskubiderik gabe, Foruak ez ziren onartzen eta zortzi hilabetera, 1814ko maiatzean erregeak berak Fernando VII.ak estatu kolpea eman eta bere absolutismoa eta inkisizioa inposatu zituen berriro… ezta españolek ere ez dute gogoratu nahi. Irakurtzea merezi du, adibide bat:

“TÍTULO II DEL TERRITORIO DE LAS ESPAÑAS, SU RELIGIÓN Y GOBIERNO, Y DE LOS CIUDADANOS ESPAÑOLES
CAPÍTULO PRIMERO
Del territorio de las Españas
Art. 10.
El territorio español comprende en la Península con sus posesiones e islas adyacentes, Aragón, Asturias, Castilla la Vieja, Castilla la Nueva, Cataluña, Córdoba, Extremadura, Galicia, Granada, Jaén, León, Molina, Murcia, Navarra, Provincias Vascongadas, Sevilla y Valencia, las islas Baleares y las Canarias con las demás posesiones de África.
En la América septentrional, Nueva España, con la Nueva Galicia y Península de
Yucatán, Guatemala, provincias internas de Oriente, provincias internas de Occidente, isla de Cuba con las dos Floridas, la parte española de la isla de Santo Domingo, y la isla de Puerto Rico con las demás adyacentes a éstas y al continente en uno y otro mar.
En la América meridional, la Nueva Granada, Venezuela, el Perú, Chile, provincias del Río de la Plata, y todas las islas adyacentes en el mar Pacífico y en el Atlántico. En el Asia, las islas Filipinas, y las que dependen de su gobierno.”

Azken 200 urtetan herri asko askatu dira konstituzio españoletik, agian oroitzapenetik ateratzen den ondorio bakarra.

Donostia 1813 orden de matar hombres, mujeres y niños a punta de bayoneta.

Orden del general español Castaños: “pasar a cuchillo a todos los donostiarras e incendiar San Sebastián”.

Donostia 1813 biktimen izenak

Post hau 1813, 2013 atalean eta , , , , , , , , laburpen hitzekin publikatua izan da. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.

Utzi iruzkina