Non dago 1813-9-8 Zubietako txostena? “aliatuek Plaza (Donostia) hartu ondoko erasoaren garaian gertatutako oro” jasotzen duena

Non dago 1813-9-8ko Zubietako txostena?

Zubieta 1813-9-8: “Bilkurak bere gain hartu du txosten bat osatzea, non jasoko den aliatuek Plaza (Donostia) hartu ondoko erasoaren garaian gertatutako oro.

Zubieta 1813-9-9: “(1. ebazpena) Plazari eraso egin orduko eta ondoren tropa aliatuek egindako sarraskiak xehero jaso eta txostena egiten jarraitzeari ekin zaio. Bukatutakoan iritsi da atzo Diputazio Probintzialari bidalitako gaztigu-emailea.”

Zergatik ez da argitaratzen Donostiako udalaren webgunean?

200 urte argitaratu gabe?

Aizpurua baserria Zubieta 1813Zubietako akta 1813-9-8:

(3. ebazpena) Aurreko Gutunaren irakurketa behin bukatuta, Bilkurak bere gain hartu du txosten bat osatzea, non jasoko den aliatuek Plaza hartu ondoko erasoaren garaian gertatutako oro. Alkate jaun biak, Sindikoa, On Joaquin Santiago Larreandi Presbitero Onuraduna eta Plaza barruan egondako beste zenbait auzo gertatutakoaren berri luze-zabal ematen ari zirelarik,

goiz honetanbertan Motako Gaztelua kapitulazioz errenditu delako berria iritsi da, hantxe babestu baitziren frantsesak erasoaren egun berean; izan ere, Herria erretzen ari zen sutea zela kausa, ez zen haiek handik egozteko behar adina neurri hartzerik…”

1. Manifestua Donostia 1814-1-7.

Zubieta 1813-9-8 duela 200 urte Donostia hiri osoa saltzeko eskaintza Wellingtoni:

Post hau 1813 atalean eta , , , , , , laburpen hitzekin publikatua izan da. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.

Non dago 1813-9-8 Zubietako txostena? “aliatuek Plaza (Donostia) hartu ondoko erasoaren garaian gertatutako oro” jasotzen duena -ri erantzun bat

  1. Nere postekin loturak: Zubietako aktak Aizpurua baserria 1813 Donostia 2013-9-7 | Donostia ke ta su 1813 kultura 2013

Utzi iruzkina