Donostia 1813 uztailak 25 aliatuen lehen erasoa

Donostia 1813 uztailak25

Donostia 1813 txikizio baten kronika laburra. Iñaki Egaña. (26. orria)

“Ulia mendiaren azpian, eta Zurriolako hondartzan, kokatu ziren aliatuen armadak. Wellingtonek gertutik jarraitu zien erasorako prestaketei, lesakatik hain zuzen ere. bertan eman zituen aste batzuk, gertuko kideekin batera. korreoaren bidez, zaldiz, harreman zuzena izan zuen Donostian bertan erasoa zuzenduko zuenarekin, Tomas Grahamekin.

Uztailaren 25ean gertatu zen lehen erasoa, eta porrot galanta jaso zuen. lehergailuak jaurtiz, harresiaren parterik ahulenean, urumea ibaira ematen zuen hartan, zulo bat zabaltzen saiatu ziren, behin eta berriz, aliatuak. Ohikoa izan da leku horren ahulezia Donostiako setioen hiztorian.

Mareak eragin handia izaten zuen erasoen estrategian. Marea gora zegoenean, menderaezina bihurtzen zen hiria. beraz, ordu batzuk besterik ez zituzten kanpotarrek erasoa gauzatzeko. Horregatik, ingelesen idatzietan Urgulleri izen propio bat ipini zioten: “Harkaitza”.

Artilleriak bretxa bat irekitzea lortu zuen, eta, bertaratzeko asmoarekin, abian jarri zen eskoziarren erregimentu bat, Frazer maiorrak zuzendua. Bertatik tiro egiten zuten frantziarrek, baionetak erabili behar izan gabe. britainiarren aldean, erabateko nahasmena. Itsumustuan hanka egin zuten denek, hildako eta zauritu ugari atzean utziz.

Bandera zuria jarri, eta su-etena eman zen, zaurituak hartzeko. Biktimak? Donostiako biztanleei buruz ez dago daturik. Dirudienez, bretxaren ondoko etxeak hutsik zeuden, aldez aurretik su hartu zutelako. Ingalaterrako iturrien arabera, euren hildakoak asko izan ziren: 49 ofizial eta 520 soldadu, gehi 118 preso.

Frantziako Rey jeneralak, 1.400 eta 1.500 arteko kopurua eman zuen, Ingalaterrako hildakoei dagokienez; eurenak berriz, 67 besterik ez. Erasoaren porrotaren arrazoiak eta ondorioak Londreseko klubetan eztabadaitu ziren hurrengo urteetan. batek baino gehiagok aipatu zuen ingelesek berehala adierazi zutela erasorako nahia, urumearen eskuin ertzean bateriak eta indarrak pilatuz, eta frantziarrei erraztasunak emanez. Gehiengoak, ordea, erasotzaileen keme pattala azpimarratu zuen.”

Donostia 1813 txikizio baten kronika laburra. Iñaki Egaña. (26. orria)

Pasajes, 4 de agosto de 1813. Firmaron 21 vecinos.

Los soldados ingleses y portugueses decían públicamente en los campamentos y caseríos en que estaban alojados, que si entraban por asalto en San Sebastán, pasarían a cuchillo a todos los habitantes y arrasarían la ciudad.

1. Manifiesto Donostia 7-1-1814:

“…Pero fue extraordinaria la tristeza de todos los habitantes cuando en el asalto del 25 de Julio fueron rechazados los aliados y vieron entrar prisioneros ingleses y portugueses (c). (Este ataque, se dice, fue prematuro, pero muy considerado para atribuir a los habitantes de San Sebastián de que habían tomado partido con los francese, para conéste y otros pretextos que urdieron cometiesen los excesos cometidos y premeditados de muy allá, como lo aseguraban los mismos ingleses y portugueses, de que San Sebastián había de ser arrasado y muertos todos sus habitantes, que así lo tenía mandado el Sr. Castaños).

Orden del general español Castaños: “pasar a cuchillo a todos los donostiarras”.

Pirinioetako kanpaina 1813-7-25
Bataille des Pyrénées  25 juillet 1813
Battle of the Pyrenees 25 july 1813

Post hau 1813 atalean eta , , , , laburpen hitzekin publikatua izan da. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.

2 erantzun Donostia 1813 uztailak 25 aliatuen lehen erasoa -ri

  1. Nere postekin loturak: Donostia 25 julio 1813 primer asalto aliado 63 casas quemadas 118 prisioneros aliados | Donostia ke ta su 1813 kultura 2013

  2. Nere postekin loturak: Donostia 1813 historia data batzuk | Donostia ke ta su 1813 kultura 2013

Utzi iruzkina