1813 uztailak 7 donostiarrek tresneri guztia eman behar izan zuten duela 200 urte

1. Manifestua 1814-1-7.

“Edozeinek irudika dezake nolako gabeziak, sakrifizioak, atsekabeak eta beldurrak pairatu zituzten halako egoera larrian; izan ere, goarnizioak, hiltzeko mehatxuz biderkatu zizkieten bahiketak eta eskakizun gehiegizkoak eta apartak, eta biztanleei hainbesteko mesfidantzaz begiratzen zieten ezen uztailaren 7an aurkitu zizkieten sokak, eskailerak, pikotxak, palak, aitzurrak eta arotz erreminta guztiak kendu baitzizkieten, bai eta, jakina, arma guzti-guztiak ere, ezpatatxorik hutsalenaren salbuespenik gabe, militar agintepeaz betiere.

Nahigabeko egoera hari defentsaren luzapen ak zekarkiena ere gehitzen zitzaion, aliatuen sua bizi-bizia izan arren eta halabeharrez edo destatutako norabideagatik hiriaren gainean erortzen ziren granaden eta jaurtigaien kalteek miseriak areagotu arren luze jotzen baitzuen setioak. Gauza bakarrak egiten zien hura guztia eramangarri; hots, hainbeste hondamendiri bukaera jarriko zien tartea onuragarria eta laburra izango zela ondorioztatzeak.”

“Los vecinos que se hallaban dentro de la plaza sufrían entretanto de parte de la guarnición francesa demandas extraordinarias con amenazas de muerte y llegaron a causar tantos recelos a los franceses que el 7 de julio fueron obligados a entregar las cuerdas, escaleras, picos, palas, azadones y toda remienta (sic. por herramienta de carpintería) y cuantas armas tuviesen en sus casas, pena de ejecución militar, como lo hicieron sin dejarles ni el espadín más inútil. No se les permitió tampoco pasar una diputación como pretendían al general sitiador a fin de que no tirasen granadas sobre los edificios (b) (Parece que así como hicieron sus recursos los comisionados y vecinos de San Sebastián que se hallaban fuera de la ciudad, sus habitantes también quisieron hacer sus ruegos a los sitiadores, mas los franceses no les permitieron). No obstantes los vecinos sufrían tantos trabajos con la esperanza de que verían pronto dentro de la plaza a los que llamaban sus libertadores y amigos.”

Post hau 1813 atalean eta , , laburpen hitzekin publikatua izan da. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.

Utzi iruzkina